Powered by RND
PodcastsCultura y sociedadNew Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Berria
New Yorkeko munduak
Último episodio

Episodios disponibles

5 de 260
  • Ezusteko pozak
    Zapato Azule osteko igande beltzari bukaera duina emateko, eta Mutrikun bainua hartu ondoren, pizza afaltzeko plana egin genuen. Ondarroako Basati pizzategira hurreratu ginen Mutrikutik bueltan. Han pizzak hartu eta autora berriz, etxera bidean. Gure autoak baditu urte batzuk, Volkswagen Touran bat da, eta aukeran zazpi lagun sar daitezke bertan. Hainbat eserlekurekin hartu genuen familian edo lagun artean txangoak egiteko. Umeak bertan hasi dira, ume txiki izatetik, aulki txikietan, nerabe izatera. Baina Artabide kalean, Lekeitiorako bidean buelta hartzera nindoala gurpila zulatu zitzaidan. Ordezko gurpilaren bila hasi ginen semea eta biok. Zazpi aulkien azpian bilatu eta ezer ez, auto azpian begiratu eta ezer ez. Azkenean, Youtube-n aurkitu genuen bideo batek esan zigun Touranak ez duela ordezko gurpilik. Garabiari deitu behar izan genion. Hantxe, Artabiden, bada plazatxo bat, nondik portua eta itsasoa ikusten diren. Hantxe eseri ginen garabiaren zain. Semeak esan zidan, “badakit zerri buruz egin behar duzun zutabea, gertatu zaigun honi buruz. Begira, gurpila zulatu eta garabiaren zain gaude gaueko orduetan. Baina beste alde batetik, pentsa, izarrei begira ari gara pizza afaltzen. Ezusteko poza esaten zaio horri. Gutxien espero duzunean datorren zorionari. Bestela ez genituen elkarrekin igaroko ordutxo hauek”. Arrazoia eman nion. Hemen duzue beraz uda aurreko azken zutabea, ezusteko pozez. Iraila arte, izan zuek ere zoriontsu.
    30/6/2025  
    2:51
  • Denon bizitza
    JFK aireportura goiz iritsi ginen kontrol guztiak garaiz igarotzeko. Uda bezperetan, bidaiari andana bildua zen bertara eta ilarak luzeak ziren. Kontroletik pasa eta gero, halako batean, konturatu ginen arten pare bat ordu genituela Atlantikoa zeharkatuko zuen hegazkina hartu orduko. Jatetxe batean eseri eta zerbait afaltzea otu zitzaigun. Batean eta bestean begiratu ondoren, amerikar itxurako batera bildu ginen azkenean, badakizue, garagardoak, hanburgesak, patatak eta horrelako litxarkeriak eskaintzen dituzten horietako bat; bezeroak barran eserita kirola ikusten telebistetan, tipo horretako bat. Baina tabernara sartzeko ere ilara luzea zegoen. Arraroa zen, jatetxe barrura begiratu eta ez baitzen ikusten beteta, mahai asko zeuden hutsik. Halako batean, zerbitzari bat hurreratu zitzaigun ilarara. “Ez bota niri errurik, Trump presidenteari eskatu kontuak. Mahaiak libre daude baina ez daukagu nahikoa langile haiek zerbitzatzeko ezta sukaldean lan egiteko ere, eta horregatik itxaron beharko duzue. Migratzailerik gabe ez dago afaririk”, bota zigun haserre, “Trumpi esan”. Nonbait langileek ez zuten handik agertu nahi deportazioen beldur, nahiago zuten lanik ez egin kanporatuak izatea baino. Erabaki politikoek aldatu egiten duten bizitza. Denon bizitza.
    23/6/2025  
    2:35
  • Etxeko jana
    Etxeko jana egiten nien seme-alabei eskolara eramateko. Dilistak, garbantzuak, lekak, Euskal Herriko platerrak. Goizean goiz esnatu eta prestatzen nien dena, motxiletan sartu eta eramaten zuten. Asteburuetarako uzten genituen paella edo lasagna eta bestelako gutiziak. Behin, alabak esan zidan gehiago ez zuela eramango janaririk. Garbantzuekin egindako fideo zopa eraman zuen eskolara, (ez da erraza fideoak aurkitzea hemen) eta neskato batek barre egin zion, “espageti zopa” bazkaltzeagatik. Geroztik, eskolakoa jango zuen: pizza, hanburgesak eta antzeko litxarkeriak.
    16/6/2025  
    2:37
  • Sorterrira berriz
    Ordenagailu eramangarria izorratu eta konpontzera eraman dut. Dendariak, indiar jatorriko gizon batek, gailua begiratu eta ze urtekoa den galdetu dit. 2017koa, erantzun diot nik, baina ondo ibili da orain arte. Ondo zaindu duzulako. Ez du gauza handia izango, garai hartako Appleak oso onak dira, Steve Jobs bizirik zen orduan. Auto aleman klasikoen iraunkortasuna dute.
    09/6/2025  
    3:41
  • Auzoko zapata-denda
    Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da “Tip-Top Shoes” zapata-denda. 1940an zabaldu zuten 72. kalean eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti, auzoko jendeak han erosteko ohitura du, hiriaren erdialdetako saltoki handiak edo amazon bera ahaztu eta nahiago dute bertara bildu. Beraien sekretua oso sinplea da: arreta. Dendariak ez dira gazteak, bizitza osoa daramate bertan lanean. Eskola zaharrekoak dira eta halaxe esaten dute harro. Ezer baino lehen, oina neurtzen dizute, luze eta zabal. Eta gero, zure oinentzako egokiak diren zapatak ateratzen hasten dira. Oin estua izanez gero, marka jakin bat, oin zabalarekin, beste marka bat. Baliteke zu dendara joatea modako modelo jakin bat gogoan, baina zure oinari gaizki badatorkio, aio, ez erosteko esango dizu dendariak. “Oinak sufritu egingo du eta azkenean okertu egingo zaizu pausua, zuk ikusi”. Bada beste detaile bat. Esertzeko eskatzen dizute, eta haiek, zure oina eskuan hartu eta sartzen dute goxo goxo zapataren barruan. Bat baino gehiago aztoratu egiten da oina ikutzen diotelako, baina beraien lanaren partea da hori. “Zaude lasai, ez da ezer gertatzen, lehen beti egiten zen horrela”. Eta bezero bakoitza, eta haren oinak, ezagutzen dituztelako dago beti mukuru betea auzoko zapata-denda. Interneta eta kutxa ibiltarien garaian, gizatasuna.
    02/6/2025  
    3:09

Más podcasts de Cultura y sociedad

Acerca de New Yorkeko munduak

Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
Sitio web del podcast

Escucha New Yorkeko munduak, La Pinche Complejidad con Nicolás Alvarado y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.net

Descarga la app gratuita: radio.net

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app

New Yorkeko munduak: Podcasts del grupo

Aplicaciones
Redes sociales
v7.20.1 | © 2007-2025 radio.de GmbH
Generated: 7/4/2025 - 9:25:53 AM