Powered by RND

Zientzia

EITB Radio Televisión Pública Vasca
Zientzia
Último episodio

Episodios disponibles

5 de 209
  • #20.- Lurdes Ondaro: Unibertso txikiak egiten ditugu, benetakoaren antzik ba ote duten
    Fiskikaria da Lurdes Ondaro Mallea, Kosmologia konputatzailean ikertzailea. Telebistan dokumentalak ikusiz sortu zitzaion horretarako jakin-mina. Karrera amaituta, DIPCen egonaldi bat egin, gustatu, eta sakontzen jarraitu du. Argitzeko, alderaketa egin digu: "Astrofisikan, astroei, zeruko objektuei begiratzen zaie, izarrei, zulo beltzei, galaxiei eta... Kosmologian, unibertsoa bere osotasunean ikertzen da". Alegia, unibertsoaren sorrera, eboluzioa, egungo egitura... Galdera sakonak dira, nondik gatozen eta zeintzuk diren fisikaren arauak eta abar. Horretarako unibertsoaren simulazioak.  EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
    --------  
    12:05
  • #19.- Borja Ariztimuño: ''Hizkuntza ikergai oso konplexua da''
    Euskal hizkuntzalaritzan eta filologian ikertzailea da Borja Ariztimuño (Tolosa, 1986). Euskara arkaikoari buruz egin du tesia, eta, gaur egun, doktoretza-ondoko ikertzaile kontratuarekin ari da ikertzen EHUn. Onartzen du prozedura batzuek antza handiagoa izan dezaketela zientzia aplikatuetan, letretako jakintza-arloetan baino, esperimentazioak ordea badu lekua bere ikerketa esparruan ere. Alor bakoitzak du bere ikertzeko modua eta metodologia, eta "datuak" eskuratzeko bidea eta datu horiek "modu zintzoan erabiltzea eta errealitatearen azalbideak proposatzea" da berak darabilena.  Ariztimuñok, Euskararekiko zuen interes orokorragatik aukeratu zuen Filologia, gerora sortu zaio ikertzeko grina. Garbi dauka, hizkuntza aztergai konplexua dela, ez dela neurtzen erraza.  EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
    --------  
    15:56
  • #18.- Maren Martinez de Rituerto: Kirola, pertsona guztientzat da errezeta ona
    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien (JFKZ) gradua, egin zuen Maren Martinez de Rituertok (Tolosa, 1998) eta ohikoaren kontra osasun arloan ari da lanean. Orain gutxi arte, soinketa irakasle  edo entrenatzaile izateko irtenbbdea zuten ikasketa hauek, baina orain gutxi, nutrizionista edo psikologoen bezala, osasun arloan lan egiteko aukera  zabaldu zaie.  Marenek, betidanik lan egin nahi izan du pertsonekin eta Donostiako Onkologikoan ari da ikerketa bat burutzen, minbizia duten pertsonei tratamenduan zehar ariketa fisikoak egiten dien onura neurtzeko eta zer ariketa-mota komeni zaien ikusteko. Hasieran, zaila egin zitzaion egoera gogorra bizitzen ari diren gaixoekin ihardutea, orain ordea "aberasgarria" egiten zaio egunerokoa. Marenen ustez, gizarte geroz eta sedentarioagoan funtsezkoa da pertsonak mugimenduan jartzea. Hiru urteko ikerketan murgilduta dago, baina gerora ere, osasun-munduari lotuta jarraitu nahiko luke.  EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
    --------  
    16:06
  • #17.- Oihane Cantero: Ikerketan beti dago aurrera segitzeko modua
    Adimen artifizialaren arloan lan egiten du Oihane Cantero Dominguezek, ikerlaria da "Orai" zentroan. Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren goi-mailako ikerketa egiten du eta soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen Elhuyarren langunean. Informatikan, programazioa ikasten hasi zen eta gustatu egin zitzaion Hendaiarrari. Izan ere, "programatzeak beste logika bat dauka" eta horrek erakarri zuen mundu honetara. Orain, hizkuntza eta adimen artifiziala elkartzen dituen proiektu honetan dabil buru belarri.  Orai-k bi arlotan, testuan eta hizketan ikertzen du. Canterori, oso garrantzitsua iruditzen zaio euskarazko testuen arloan aurrera pausoak ematea, ikerketan emaitza onak izateko ingelesezkoekin len egin behar izaten dute euskarazko eredurik ez dagoelako. Hizketaren arloan ere badabil, laguntzaile pertsonalizatuekin, eta ahotsaren sintesian hastekoa da. EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
    --------  
    14:33
  • #16.- Unai Arregi: ''Doktoretzak ez du esan nahi balio batzuk dituzunik''
    Unai Arregi, (Tolosa 1996) Fisikan doktoregaia da Milango Politekinikoko Fisikako sailan, Computational Electromagnetics Lab taldean. Nanoegitura dielektrikoen prozesu optiko ez-linealak aztertzen ditu tesian, metodo analitikoak eta numerikoak erabiliz. Unaik, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza ikasi zuen EHUn, "euskara hutsean" eta hori azpimarratzen die berarekin lan egiten duten beste ikerlariei. Berez, Ingelesa du laneko hizkuntza, izan ere Erasmus Mundus Masterra egireko aukera izan zuenetik, atzerriko zientzilariekin lan egiten du. Milanen, hamahiru herrialdetako pertsonak ditu inguruan lanean. Euskal Herriari oso lotuta dago, baina pozik atzerrian ezagutu duen munduak ikuspegia zabaldu diolako.  Ikerlariak, gizarteari lotuta egon behar duela sinesten du, eta doktoretza egiteak ez duela "berez" baliorik eransten azpimarratzen du, "ez zara horregatik pertsona ona". Unai, LGTBIQ* kolektiboko kidea da ete ekintzailea. Jarrera homofoboak ezagutu ditu, eta hoien aurrean "erresistentzia" nola egin garatu du, kirolak asko lagundu dio horretan.  EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
    --------  
    15:58

Más podcasts de Cultura y sociedad

Acerca de Zientzia

Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.
Sitio web del podcast

Escucha Zientzia, Más Allá del Rosa y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.net

Descarga la app gratuita: radio.net

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app

Zientzia: Podcasts del grupo

Aplicaciones
Redes sociales
v7.18.1 | © 2007-2025 radio.de GmbH
Generated: 5/13/2025 - 1:21:36 AM