Powered by RND
PodcastsMúsicaUrpeko Bonbarda

Urpeko Bonbarda

Zuzeu Podcast
Urpeko Bonbarda
Último episodio

Episodios disponibles

5 de 143
  • IZAN ZUZEU
    -IZAN ZUZEU- Orainkari albistari aldizkari digital, uneoro aldatzen den blog gune leihoa, iritzia, eztabaida eta mila bisita, zuzeulari, gugeulari ta hasi saioa... Zeurekin eta zeurea, kazetaritza librea, agora sano askea, partaidetza du xedea, euskeraz... izan zuzeu! Sinadura, salabardo, eztabaidagunea, errezeta, podcast eta txiorik onena, buruari bueltaka, mundua, euskalherria, literatur, filosofi, gaztea saria. Orotarik euskalduna, iritzi salda forua, argia eta iluna, garenaren ispilua, larrosa eta asuna, euskeraz... izan zuzeu!  ★ Support this podcast on Patreon ★
    --------  
    1:54
  • #141 - Iaz gurean (Badok 2024)
    --------  
    55:59
  • #140 - 2024an herri musiketan (laburpen bat)
    urpekoBONBARDA #140Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 140. saioan,  iazko folk diskorik bikainenetako batzuk dakartzagu.Herri Musikak, jazza bezala, baztertu samar daudela irizten diogu Urpeko Bonbardan, pop, elektronika edo rock musika anglosaxoiarekin zein erritmo urbano latinoekin alderatuta, eta beraz, 2024ko folk diskorik bikainetako batzuk ezagutzera eman gura ditugu.Amerikan sartu irten bat eginda, Europa eta Afrikako doinuak entzun ditugu, batez ere, saio honetan. Brasildarra da Fabiano do Nascimento gitarra jolea, eta estatubatuarra Sam Gendel saxofoi jolea; elkarrekin “The Room” ondu berri dutenak, bossa aireak dituen lana.Portugaldarra da Lina, iaz XVI. mendeko Luis Vaz de Camoes poetaren idatzietan sakondu gura izan zuena -portugaldar letretako idazle nagusienetako bat-, eta bere olerkiak fadoetara bikain egokitzen zirela ikusi zuena -hautatu dugun “O Que Temo E Que Desejo” kantuan Rodrigo Cuevasen laguntza izan du-. Espainiar dira, beraien aldetik, Diego Amador piano jole eta kantautorea eta Jose Maria Bandera gitarrista eta Paco de Lucía zenaren iloba. Elkarrekin “Paqueando” plazaratu dute, flamenko maisua omentzen duena, bere heriotzaren 10. urtemuga bete denean. Joosse Keskitalo finlandiar lakuen lurraldetik dator Mystic Revelation of Teppo Repo taldearekin batera; “Izarrak beraien tokietara itzultzen dira” ondu berri dute, hitz onirikoekin jositakoa -Ingriako artzainen txirula jotzen zuen maisua zen Teppo Repo-.Pascal Danaë (gitarra, dobro eta ahotsa), Rafgee (sausafoia) eta Baptiste Brondy (bateria) musikariek Degres taldea osatzen dute, “Promis le Ciel” frantziar karibean dirauen kolonialismoaren kontra abesten dutenak, malenkoniatsuki. Eta Antonis Antoniou txiprearrak gidatutako Buzz´ Ayaz egitasmoak Anatoliara garamatza, mediterranear psikodelia eta blues hipnotiko samarra baliatuta.“Even the Forest Hums” bildumak ukrainar ahaireak jasotzen ditu, 12971tik 1996ra bitartekoak, aro sobietarraren bukaerarekin bat egiten dutenak eta ukrainar musikaren aberastasunaren isla direnak.Gainontzeko ahaireak afrikar erritmoetan dantzatzen dira.Carmen Rizzo eskarmentu handiko estatubatuar artista eta ekoizleak arabieraz idazten duen Meriem Ben Amor kantari tuneztar kanadiarrarekin batera osatzen du Didon bikotea. “Malak” dute lan berria (aingeruak). Aziza Brahim sahararrak bosgarren lan luzea du “Mawja” (hasanieraz olatua esan gura du); eta Dobet Gnahore boli kostarrak zazpigarren lan luzea du “Zouzou”, harrotasuna eta argitasuna dakarrena. Pendo eta Lea Zawose wogogoak dira -Tanzaniako herri bantua-, eta tradizioz gizonezkoek bete duten tokia hartu dute Zawose Queens eratu eta “Maisha” lanarekin debuta eginda. Bukatzeko, afrikarra da Ibibio Sound Machine kolektiboa ere, Londres hiritik datorren arren bihotz nigeriarra baitu. Iazkoa dute “Pull the Rope”. ★ Support this podcast on Patreon ★
    --------  
    57:28
  • #139 - 2024an emakumeak jazz musikan (laburpen bat)
    urpekoBONBARDA #139Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 139. saioan, emakumeek egindako 2024ko jazz diskorik onenetako batzuk ezagutu ditugu.Emakumeek azken urtean egindako jazz disko azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu gaurkoan Urpeko Bonbardara, lan berritzaile eta zirraragarriak, oso molde ezberdinetan emandakoak. Eta hasi, hego korear baten orkestrarekin hasi gara, Jihye Lee konposatzailearena, ausarta eta irudimen handikoa.Eskarmentu handiko kantaria da Elaine Delmar, 85 urte dituen honetan oso kuttun dituen kantuen bilduma dakarrena, “Speak Low” diskoan. Jamaikar jatorria duen britainiarra da bera, Zara McFarlane bezala. Azken honek Sarah Vaughani gorazarre egiten dion diskoa plazaratu berri du, eta bertsio bat entzungo diogu, Marvin Gaye handiaren “Inner City Blues”. Eta berrirakurketak aipatzen hasita, Esperanza Spalding eta Milton Nascimento bikoteari entzun diogu beste bat, The Beatlesen “A Day in the Life”, baxu jole estatubatuarrak eta kantari brasildarrak elkarrekin egindako diskotik.Esperanza Spalding bezala, estatubatuarra eta baxu jolea da Michelle Lynn Johnson ere, goitizen artistikoa Meshell Ndegeocello badu ere, suajilieraz “txori bat bezain aske” esan gura ei duena. Baita Mellinda Sullivan tap dantzaria ere; Larri Goldings teklatu joleak “Big Foot” diskoan sortu dituen kantuei perkusioak oinekin egin dizkiona, dantzan egin bitartean!Aparte, Amerikarrak dira Patricia Brennan mexikar bibrafono jolea eta Melissa Aldana txiletar saxofoi jolea ere, biak ala biak Urpeko Bonbardaren aspaldiko lagunak, eta Peggy Lee txelo jole kanadairra, Open Thread laukotea sortu duena.Europara bueltan, Elain Delmar eta Zara McFarlane baino jazz esperimentalagoa egiten duten bi izen aipatuko ditugu, bukatzeko. Batetik Rebecca Trescher klarinete jole alemaniarrarena, iaz “Character Pieces” plazaratu zuena; eta Julia Werup nujazz kantari danimarkarra bestea, Thomas Blachman perkusio jole eta bikotearekin batera “Dear Frances” plazaratu zuena iaz. ★ Support this podcast on Patreon ★
    --------  
    57:44
  • #138 - Ahoz aho, belaunez belaun
    urpekoBONBARDA #138Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 138. saioan, Benito Lertxundi omendu dugu, bere 83. urtebetetze egunean (2025ko urtarrilak 6an).Benito Lertxundik 83 urte betetzen ditu gaur, zorionak! Eta musikari batek bere herrian utzi duen ondarea neurtzeko moduetako bat ondorengo belaunaldietan izan duen oihartzunak ematen digula iritzita, gaur orioarraren 6 kanturi egindako 8 berrirakurketa entzun ditugu Urpeko Bonbardan.Hasi eta buka, antzera egin dugu, Joxeangel Irigarayk idatzi eta 1977ko “Zuberoa/Askatasunaren semeei” disko bikoitzean plazaratu zen “Bizkaia maite” kantuaren bi jazz bertsiorekin. Bata Hibai Etxebarria gernikarrak zuzenean emana, piano-kontrabaxu-bateria hirukote klasikoan. Bestea bilbotartua dagoen Joshua Edelman estatubatuar piano joleak 2013ko “Manhattan Bilbao jazz zubia” diskorako grabatua.“Loretxoa” kantuarenak ere -1967ko bigarren singlean plazaratua-, bi bertsio entzun ditugu. Donostialdeko Sonakay ijito taldearena bata, flamenko airean emana, eta Gatibu gernikar hirukotearena bestea, 2014ko “Euritan dantzan” diskoan dagoena.Lain bikoteak ETBko “Tumatxak” saiorako berrirakurri zituen “Baliaren bertsoak”, azalean Orbaizetako arma ola ageri duen 1977ko “Zuberoa/Askatasunaren semeei” diskokoa hau ere. Nafarroako Aingura punk oi! taldeak iazko “Garenaren arrazoia” diskorako grabatu zuen “Itsasoari begira” –2005ean Jon Maiak zortziko handian idatzia-, Rotten XIII taldeko  Endiko Iriso kantaria ahotsetan lagun. Iseo iruindarrak 2001eko Ep-rako, Mikel Laboa, Hertzainak eta Berri Txarraken kantu banarekin batera, Benito Lertxundiren “Baldorba” hautatu zuen. Eta 1996ko “Hitaz oroit” diskoko beste kantu bat ezin bikainago berrirakurri zuen Izaki Gardenak gasteiztar taldeak, “Bihotz”.Gogoratu, sei hamarkada luzeko ibilbide oparoa ibilita, Benito Lertxundik musikagintzatik erretiroa iragarri zuela orain gutxi; alta, bere abestiek bizirik diraute kantu bazkari eta erromerietan. ★ Support this podcast on Patreon ★
    --------  
    45:40

Más podcasts de Música

Acerca de Urpeko Bonbarda

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.
Sitio web del podcast

Escucha Urpeko Bonbarda, Música Cristiana y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.net

Descarga la app gratuita: radio.net

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app

Urpeko Bonbarda: Podcasts del grupo

Aplicaciones
Redes sociales
v7.17.1 | © 2007-2025 radio.de GmbH
Generated: 5/9/2025 - 4:36:03 AM